XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5 IkastunitateaIrakur itzazu arretaz ondoko esaldiak:
a)
- Oporretan elkar ikusiko bagenu, elkarrekin joango ginateke bazkaltzera.
- Zaplastada bat emango banizu, haserretu egingo zinateke nirekin.
- Dirua edukiko balute, opari bat egingo ligukete.
b)
- Oporretan elkar ikusi izan bagenu, elkarrekin joango ginen bazkaltzera.
- Zaplastada bat eman (izan) banizu, haserretu egingo zinen nirekin.
- Dirua eduki izan balute, opari bat egingo ziguten.
c)
- Oporretan elkar ikusten badugu, elkarrekin joango gara bazkaltzera.
- Zaplastada bat ematen badizut, haserretu egingo zara nirekin.
- Dirua badaukazu, opari bat egingo diguzu.
Alegiazko ideia irreala esaten dugu, gertatzeko aukerarik apenas dagoelako (
Esaldian esaten dena gertatzeko aukerarik izanez gero, alegiazko baldintzei dagozkien aditz laguntzaileak erabili gabe, ez alegiazko baldintzari dagozkionak erabili beharko lirateke (
Jakin ezazu, hala ere, paperetan oso erraz egiten diren ezberdintasunak, gero, eguneroko praktikan, askotan ez direla horren argi egoten.
Argi dago esaldi horiek irrealak direla erabat; gertatu ez den gauza bati buruzko gogoetak baino ez dira.